Auto-pilaketarik ez dagoela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 7a, 13:00

Atzo eta gaur auto- eta bereziki kamioi-pilaketa handiak izan dira N-121-A errepidean, Beratik Behobiaraino ailegatu direnak. AP-8 autobidean ere sumatu dute eragina, atzo erraterako, bederatzi kilometroko ilarak sortu baitziren. Goizean ere arazoak izan dira, baina berriki Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, «Lamiarri tuneleko txandakako mozketak bukatu» dituzte eta hala, N-121A errepidean eta AP-8 autobidean pilaketarik ez dagoela adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun