Osasun Etxea zaintzea eskatzeko asteazkeneroko hitzordura ez dute hutsik egin gaurkoan ere Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 7a, 12:00

Lesakako Osasun Etxearen atarian elkarretaratzea egin dute berriz ere gaur, ‘Osasun Etxea zaindu!’ goiburupean, Nafarroako Osasun Plataformak deituta. 'Lehen arretaren defentsan' zioten paperak eskuetan eta ‘Osasun Etxea zaindu!’ zioen pankartaren gibelean egon dira ordu erdi batez, apirileko lehen bilkuran. Asteazkenero 10:00etan biltzen dira Lesakako Osasun Etxearen atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun