Gaur ere auto-pilaketak sortzen hasi dira N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 7a, 10:00

Atzo, asteartea, kamioi-ilara luzeak sortu ziren N-121-A errepidean, Beratik Biriaturaino. Horren lekuko da irakurleek TTIPI-TTAPAra bidali duten bideo hau. N-121-A errepidean ez ezik, AP8 autobidean ere bederatzi kilometroko ilarak sortu ziren. Ez da, ordea, atzoko kontua. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak duela gutti jakinarazi duenez, N-121-A errepidean pilaketak sortzen hasi dira eta horren ondorioz, AP8 autobidean, Baiona aldera, lau kilometroko ilarak sortu dira.

Behobian, 09:00etan hartutako irudia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun