Euskal Herriko armarriaren inguruko solasaldia izanen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 13a, 18:00

Heraldikan aditua den Andoni Esparzak Escudo de Euskal Herria: antecedentes históricos y situación actual solasaldia emanen du Beran. Apirilaren 15ean, ortzegunean, Kultur etxean izanen da hitzaldia 19:00etan.

Berako Kultur Batzordeak eta Udalak antolatu dute gazteleraz izanen den solasaldia. Bertan, Lesakako Udaleko idazkaria eta Real academia matritense de heráldica y genealogía elkarteko kide den Andoni Esparzak Euskal Herriko armarriaren bilakaera historikoaren eta gaur egungo egoeraren inguruan solastatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun