Komunikaziorako sistema berria indarrean jarri du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 15:00
Zenbaki hau udalaren informaazioa jasotzeko baino ez da erabiliko.

Whatsapp bidez, herritarrek mugikorrean hartuko dituzte ekitaldi, albiste eta ohar interesgarriak

Lesakako udalak komunikazio modu berri eta azkar bat eskaini nahi die herritarrei, ekitaldi, albiste eta ohar interesgarrien berri izateko. Zerbitzu berri honekin, Whatsapp bidez, mugikorrean hartuko dituzte herritarrek udalaren jakinarazpen guztiak.

Horretarako, interesatuak dauden herritarrek mugikorrean kontaktu berri bat sortu behar dute, adibidez, Info Lesaka izenarekin, 621 22 46 61 zenbakiarekin. Gero, mezu bat bidali behar dute kontaktu horretara Alta hitzarekin, zerbitzura gehitzen dela adieraziz. Ez dute identifikatu beharrik izanen. Halere, aipatu behar da udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili beharko direla, zenbaki hau udalaren informazioa jasotzeko baino ez baita erabiliko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun