Berako Ricardo Baroja eskola koloreztatu dute auzolanean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 09:00

Ikasturte honetan Berako Ricardo Baroja ikastetxeak 40 urte bete ditu eta horren harira, «auzolanean eta ilusio handiz» eraikina kanpotik margotzeko bildu ziren eskolako gurasoak, langileak eta irakasleak martxoaren 27an. Adierazi dutenez, «urteurrena ospatzeko komunitate osoa batuko lukeen besta handia egin nahiko genuke, baina momentu honetako egoerak behartuta, hainbat ekintza xumeren bidez elkartuko gara; oraingo honetan, auzolanaren bidez».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun