Bera inguruan marra jarraituan lau kamioi aurreratzeagatik isuna jarri diote kamioneta bateko gidariari

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 1a, 17:00

Foruzaingoak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, kamioneta Sunbillan atzeman dute eta gidaria ausarkeriaz gidatzeagatik salatu dute. Ageri denez, Bera parean lau kamioi marra-jarraituan aurreratzen ikusi dute. Gainera, kamionetako bidaideak segurtasun-uhalik gabe zihoazen. Arau-hausteengatik 900 euroko isuna jarri diote eta gidabaimenean bederatzi puntu kendu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun