'Ilargiaren atzean' antzerkia aurkeztuko du Malaspulgas konpainiak Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 7a, 19:00

Apirilaren 10ean eginen dute antzerki familiarra, Lesakako Harriondoa kultur etxean 18:00etan, Malaspulgas antzerki konpainiaren eskutik.

Sinopsia

Ilazki, bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Grazianak, herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerkiak…ehuntzen (josten) ditu. Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igarotzen duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko. Ilargia eta mamorroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun