Turismo Bulegoa irekiko dute Lesakan Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 31a, 07:00
Asier Oses izanen da turismo bulegoan eta udalarekin batera, turismo plana lantzen ere ariko da datozen sei hilabetetan.

Asier Oses turismo teknikaria kontratatu du udalak sei hilabeterako eta turismo plana egiten ere lagunduko du

Lesakako Turismo Bulegoak ateak irekiko ditu Aste Santuan eta ondoko egunetan. Apirilaren 1etik 4ra eta 7tik 10era 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egonen da zabalik eta apirilaren 5ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara. Apirilaren 6an itxita egonen da.

Lesakako udalak sei hilabeterako kontratatu duen Asier Oses Gainza beratarra izanen da Turismo Bulegoko teknikaria eta ondoko sei hilabeteetan ere bera ariko da lanean. Turismo Bulegoko lanez gain, udalarekin batera Turismo Plana gauzatzeko lanean ariko da Oses. Berriki etxebizitzarekin egin den bezala, turismo arloan ere herriko beharrak aztertu eta gai honen inguruan herritarren iritzia bilduko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun