Arrazoi justifikaturik gabe Nafarroan sartzeagatik Irungo hiru bizilagun salatu ditu Foruzaingoak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 30a, 11:15
Beran egin duten kontrol batean atzeman dituzte.

Arrazoi justifikaturik gabe Gipuzkoatik Nafarroara sartu diren Irungo hiru bizilaguni salaketa jarri die Foruzaingoak. Gidariak, gainera, drogetan positibo eman du (1.000 euroko isuna eta 6 puntu gidabaimenean), ibilgailua IAT pasatu gabe zegoela baieztatu dute poliziek eta ibilgailua miatzerakoan marihuana atzeman diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun