28 lagunek parte hartu dute Arantzan egin duten bertako gaztaina barietateak txertatzeko ikastaroan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 29a, 12:00

Bertako gaztaina barietateak galtzen ari direla ikusita, horiek berreskuratzeko proiektua lantzen ari da Arantzako Udala, eta horren barne, ikastaro teorikoa eta praktikoa egin zuten larunbatean.

Efren Martin gaian aditua denak gidatu zuen ikastaroa, eta berarekin batera, Joseba Ibargurengoitia Euskal Herriko Hazien Sareko ordezkariak eta Mikel Diaz  Nafarroako Gobernuko teknikariak azalpenak eman zituzten. Goizean Argatsoro alderdian egin zuten saio praktikoa eta arratsaldean alde teorikoa landu zuten eskolako gimnasioan.

Hurrengo hitzordua uda aldera izanen dela adierazi du Arantzako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun