Etxalarko Turismo Bulegoa zabalik egonen da Aste Santuan

Miren Vicente etxalartarra izanen da bertze urte batez bulegoaren arduraduna. Herrian egiteko bisita gidatuak eskainiko dituzte.

Apirilaren 1etik 5era irekita egonen da Etrxalarko Turismo Bulegoa. 11:00etatik 13:00a arte irekiko du goizetan eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez. Gainera, bisita gidatuak egiteko aukera izango dute interesatuek 13:00etan eta 19:00etan. Bulegotik abiatuko dituzte bisita hauek, 5 laguneko taldeak izan beharko dira gutxienez eta 3 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun