Elkarretaratzea Endarlatsan Euskal Herriaren zatiketa salatzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 30a, 09:00

Apirilaren 3an eginen dute Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan elkarretaratzea 15:00etan, Hego-Lapurdi, Bidasoa eta Bortzirietako herritarrek deitua.

Espainiar eta Frantziar Estatuek Euskal Herrian finkatutako mugen banatzea salatzeko elkartuko dira. Hego Euskal Herrian, debekatuta dago une honetan Nafarroa eta Gipuzkoa artetik mugitzea. Deialdian diotenez, «epidemiaren ikuspegitik, ez dago inolako arrazoirik Irun eta Hondarribitik Bilbora joan ahal izan, baina aldiz Hendaiara, Urruñara edo Berara ezin joan ahal izateko. Horren arrazoi bakarra gure herriaren okupazio eta menperakuntza egoera da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun