Aurten ere ez dituzte herriko bestak ospatuko Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 11:00

Bigarren urtez ez da halako irudirik ikusteko aukerarik izanen Beran.

Joan den urtean bezala, udako programazio zabal batek ordezkatuko ditu

Berako udal ordezkariak kulturako eragileekin eta herritarrekin bildu ziren martxoaren 24an, egungo egoera aztertzeko. Oraindik ohiko bestak ezin direla ondorioztatu zuten, ezin direlako segurtasun neurriak bete (distantzia mantentzea, jende pilaketak saihestea,…). Hori dela-eta, joan den urtean bezala uztailean eta abuztuan udako programazio bat antolatzea erabaki zuten.

Bilera apirilaren 12an

Programazio hau ahalik eta parte-hartzaile eta osatua izateko Kultur Batzordearen bilera batera dei eginen diete kultur eragile eta herritar guztiei, hauek ekitaldien ekarpen (zehatzak) egiteko. Bilera apirilaren 12an, astelehenean, 18:30ean eginen dute Herriko Etxeko batzar-aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun