Hainbat gairen inguruan eginiko poemak bildu ditu Tabernak erretolika erran nahi duen Arkanbele kantak liburuan, «nork berea baitu, arkanbele kanta». Liburuak «geografia fisiko eta bital baten bidaian sartuko gaitu, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramanen gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera… Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantua adituta».