Aste Santuko besta egunen ondotik, apirilaren 6tik 9ra Haur Txokoa zerbitzua eskainiko du Lesakako udalak, 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Gehienez ere 22 haur hartuko dituzte, hurrenkeraren arabera.
Hain zuzen martxoaren 25ean eta 26an, ortzegunean eta ortziralean eman daiteke izena turismo bulegoan 09:00etatik 14:00etara edo 690 23 00 31 (Belen) telefono zenbakian. Martxoaren 29an, Harriondoa kultur etxean eman daiteke izena, 18:00etatik aitzinera. 15 euroko kuota ordaindu beharko da.
Haur Txokoaren ordutegiari dagokienez, 09:00etatik 13:00etara izatekoa da, baina malgua izanen dela ere adierazi dute.