ETSren kontzertua gibelatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 25a, 07:00

Larunbat honetan ematekoa zuen, baina taldekide bat bakarturik dagoelako, maiatzaren 1era gibelatu dituzte bi emanaldiak

Larunbat honetan eskaintzekoa zuen En Tol Sarmiento (ETS) taldeak kontzertua Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Emanaldi bikoitza iragarria zuten, 17:00etan eta 19:30ean, baina gibelatu behar izan zuten, taldekide bat bakarturik dagoelako. Maiatzaren 1ean izanen da kontzertua eta bi emanaldi izanen dira, oraingoan ere, 17:00etan eta 19:30ean. Dagoeneko sarrerak erosiak zituztenek horiek hurrengo emanaldirako gorde ditzakete edo, nahiago badute, salmenta puntuetan dirua itzuliko diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun