Osasun Etxea zaintzearen alde elkarretaratzea egin dute gaur ere Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 10:30

Joan den urte hondarrean egindakoaren bidetik, berriz ere Lesakako Osasun Etxearen atarian elkarretaratzeak egiten hasiak dira azken asteazkenetan, ‘Zaindu dezagun gure Osasun Etxea’ goiburupean, Nafarroako Osasun Plataformak deituta. Hainbat lagun bildu dira gaur ere ordu erdiz, 'Osasun Etxea zaindu!' zioen pankartaren gibelean eta 'Lehen arretaren defentsan' zioten paperak eskuetan zituztela. Asteazkenero 10:00etan paratua dute hitzordua Osasun Etxearen atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun