‘Auskalo zeinek jarriak’ saiorako sarrerak larunbat arratsaldean salduko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 09:00

Eñaut eta Unai Agirrek lehengo eta oraingo bertsoak kantatuko dituzte Linddurrenbordan.

Eñaut eta Unai Agirreren emanaldia apirilaren 17an izanen da Linddurrenborda sagardotegiko bazkalondoan

Auskalo zeinek jarriak bertso emanaldia eskainiko dute apirilaren 17an Lesakako Linddurrenborda sagardotegian Eñaut eta Unai Agirre anaiek. Bortzirietako bertso eskolak udalaren laguntzaz antolatu du emanaldia. 14:00etan bazkaria izanen da Linddurrenbordan. Txartelen salmenta (32 eurotan) martxoaren 27an, larunbatean 18:00etatik 20:00etara eginen dute Eskol-ttikin. Lehen orduan, lesakarrek izanen dute lehentasuna.

Bortzirietako Bertso Eskolatik jakinarazi dutenez, edukiera mugatua denez eta eskaera handia aurreikusten denez, sarrerak eskuratzeko lehentasuna Lesakako herritarrei emanen zaie. Gerturatzen den lesakar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izanen ditu. 18:00etatik 19:00etara lesakarrek izanen dute erosteko lehentasuna eta 19:00etan, sarrerarik balego, salgai jarriko dira momentuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun