Martxoaren 8aren inguruan Berako Toki Onak antolatutako argazki lehiaketako saridunak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 24a, 11:00

DBH mailan Ihintza Udaeta Zubieta izan da sariduna eta Batxilergoan, Mayi eta Monika Pikabea Perinne ahizpak

 

Martxoaren 8ko Emakumearen Eguneko ekitaldien artean argazki lehiaketa ere antolatu zuten Berako Toki Ona institutuan. Martxoaren 23an jakinarazi zituzten saridunak. DBH mailako ikasleen artean, Ihintza Udaeta Zubieta beratarrak irabazi zuen, ‘Chica Sobresalto abeslaria kontzertuan’ argazkiarekin eta Batxilergokoen artean, Mayi eta Monika Pikabea Perinne lesakarren ‘gure eskuetan’ argazkia izan zen saritua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun