Leitzako Udalak herritarrei laguntza eskatu die kontzertuari buruz eduki dezaketen edozein ikus-entzunezko material bidaltzeko. Harremanetan jartzeko, posta helbidea (leitza@leitza.eus) eta telefono zenbakia (948 510 009) jarri dute eskuragarri. Gainera, Itoiz taldeak aurretik "Indar Trabes" izena zeukala zehaztu nahi izan du Udalak.