Etxeko Uzta, Juantxo Zeberio (teklatua) eta Alejandro Saul (celloa) musikariekin batera emandako kontzertuan, Kultur Etxeko areto osoa bete zuen artista beratarrak, baimendutako edukiera errespetatua. Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldia 18:30ean hasi zen eta 90 minutuz entretenitu zituen ikusleak.
Harkaitz Cano idazlearen laguntzaz sortutako diskoan Pettik pentsamendua, poesia eta doinua batzen ditu. Atala eta Bonberenea estudioetan grabatutako diskoan beste hainbat artistak parte hartu dute; Etxeko Uzta (Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Iñigo Telletxea), Et-incarnatus hari-laukotea, Juantxo Zeberio, Gorka Zeberio, Gorka Benitez, Toño Muro, Maite Larburu...