Agenda 21 berritzeko bidean bigarren tailerra eginen dute astelehenean Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 20a, 15:00

Agenda berritzeko prozesuaren bigarren fasean sartuak dira Bortzirietan eta herritarrek eta eragileek parte-hartze aktiboa izan dezaten, bi tailer egitekoak dituzte. Lehenbizikoa astelehenean egin zuten Lesakan eta bigarren saioa Beran eginen dute heldu den astelehenean, martxoaren 22an.

Agenda 21 berritzeko prozesuarekin aitzinera segitzen dute. Joan den urtean, diagnosia egin zuten eta aurten Tokiko Ekintza Planarekin ari dira. Horren barne, bi tailer antolatu dituzte, bat Lesakan egin zena eta bertzea Beran eginen dena, parte hartu nahi duten herritarrei eta eragileei zuzenduak.

Berako tailerra kultur etxean eginen dute, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun