Gizonezkoen 600 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jokoan izanen da larunbatean Getxon

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 18a, 17:00

Beti Gazteko tiralariak 600 kiloko kategorian lehiatuko dira larunbatean Getxon.

Beti Gazte, Txantrea, Berriozar eta Ibarrako zortzikoteak ariko dira goma gainean

Martxoan Getxon (Bizkaia) jokatzen ari den Euskal Herriko sokatira txapelketaren barrenean, gizonezkoen 600 kiloko txapela jokoan izanen da martxoaren 20an, larunbatean 17:00etan hasita. Bertze kategoria guztietan bezala, Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Lesakarrekin batera, Txantrea eta Berriozar nafarrak eta Ibarra gipuzkoarra izanen dira lehian.

Orain arte jokatu diren lau txapelak (gizonezkoak 680 eta 640 kilotan eta emakumezkoan 540 eta 500 kilotan) jantzi ditu Beti Gaztek eta helburu horrekin joanen dira larunbatean Getxora.

Martxoaren azken asteburuan azken txapelak

Larunbat honetakoaren ondotik, asteburu bakarra faltako zaio Euskal Herriko sokatira txapelketari. Martxoaren 27an txapelketa mistoa jokatuko dute 580 kiloko kategorian eta martxoaren 28an gizonezkoen 560 kiloko txapelketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!