Zortzigarren denboraldiari hasiera emanen dio Irrisarri parkeak Igantzin

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 18a, 15:00
Argazkia: Irrisarriland.

Edukiera muga errespetatzeko, sarrera guztiak aitzinetik erosi beharko dira parkearen webgunean.

Martxoaren 19an zortzigarren denboraldiari hasiera emanen dio Irrisarri parkeak. Eguneroko ordutegia 10:00etatik 18:00etara izanen da, eta Aste Santu zein udan ordubete luzatuko dute parkean egoteko aukera, 10:00etatik 19:00etara.

Parkeko zerbitzuei, jarduerei, instalazioei eta sarrerei buruzko informazio guztia www.irrisarriland.com webgunean eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun