Elikadura eta kirolari buruzko tailerra emanen du Xabi Etxenikek martxoaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 18a, 07:00
Xabi Etxenike kirolari lesakarrak emanen du tailerra igande arratsaldean Harriondoan.

Igandean 18:00etan hasita eginen du bi orduko saioa Harriondoa Kultur Etxean

Elikadura eta kirolari buruzko tailerra emanen du Xabi Etxenike Igantzi kirolari lesakarrak martxoaren 21ean, igandean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kutur Etxeko Txokobiko aretoan. Beti Gazte elkarteak antolatu du tailerra, Lesakako Herriko Etxearen laguntzarekin. 

Bi orduko tailerra izanen da, publiko guztiari zuzendua, baina bereziki kirolari direnei. Portatila edo tableta eramatea ere gomendatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun