Ehun eta bat urte bete ditu martxoaren 16an Barbeneko Juliana Elizalde etxalartarrak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 17a, 10:00
Barbeneko Julianak 101 urte bete ditu martxoaren 16an.

Familiako kide batzuekin batera ospatu ahal izan du eta lore sortak ere jaso ditu.

Martxoaren 16an ehun eta bat urte bete ditu Barbeneko Juliana Elizaldek. Egoerak ospakizun handirik egiteko aukerarik ematen ez badu ere, lore sortak jaso ditu eta ingurukoekin berendu berezia eginez ospatu du bere eguna. Zorionak eta segi bizkor!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun