Bortzirietako zahar etxeetako egoiliarrekin irteerak egiten hasi dira Elkarrizan elkarteko boluntarioak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 15:30

Covid-19agatik iaztik alde batera utziak zituzten irteerak berreskuratu dituzte Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak eta Elkarrizan taldeak. Tarte honetan, Elkarrizanek adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du.

Elkarrizan taldea Berako San Jose eta Lesakako Andra Mari zahar etxeetako egoiliarrekin ibilaldiak egiten hasi da.

Beran irteerak astearteetan eta ortzegunetan 11:00etatik 12:15era eginen dituzte.  Irteera hauetan egoitzako animatzaileek ere parte hartuko dute eta leku itxiak zein jendetsuak saihestuko dira.

Lesakan iaz taldekako irteerak egiten ziren, aurten berriz, banaka eginen dira: egoiliar bat boluntario bat. Irteerak astelehenetik ortziralera, bi ordu goizez eta ordu bat arratsaldez, eginen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun