Euskal Herriko sokatira txapelketako bigarren asteburuan, emakumeen 500 kiloko txapela jokoan izanen dute martxoaren 13an, larunbatean 17:00etan hasita Getxoko Fadura pilotalekuan, ikuslerik gabe. Joan den astean pisu astunekoa lortu ondotik, orain pisu arineko txapela lortzen saiatuko dira Beti Gazteko tiralariak. Beraiekin batera, bertze hiru talde nafar (Txantrea, Berriozar eta Antsoain), Gipuzkoako Ibarra eta Arabako Badaiotz ariko dira.
Joan den asteburuan, emakumeen 540 kilokoa ez ezik, gizonezkoen 680 eta 640 kiloko txapelak ere jantzi zituen Beti Gaztek.
Falta direnak
Aitzinera begira, martxoaren 20an gizonezkoen 600 kiloko txapela izanen dute jokoan eta martxoko azken asteburuan, hilaren 27an txapelketa mistoa eta 28an gizonezkoen 560 kiloko txapelketa jokatuko dituzte.