Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek Lagun Handiak elkartean entzunaldia eman dute. Segurtasun neurriak bermatzeko entzunaldiaren egitaraua musika-tresnen bidez antolatu beharrean, ikastaldeka egin dira. Ikasleek jotako pieza guztiak grabatu dituzte eta bideo muntaketa egin ondotik, ekitaldiaren bideoa familia bakoitzari banatuko zaio. Mari Jose Vergara irakasleak adierazi duenez, ekitaldi hauek «ahalegin handia eskatzen dute irakasleen aldetik, baina, gure helburu nagusia ikasleen artean ilusioa eta motibazioa mantentzea da».
Hona hemen emanaldiak utzitako argazki batzuk.