Agenda 21 Tokiko ekintza planaren garapen tailerrak eginen dituzte Lesakan eta Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 14:00
Lehenbiziko tailerra heldu den astelehenean eginen dute Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Bigarren faseko bilerak martxoaren 15ean Lesakako Harriondoan eta 22an Berako kultur etxean izanen dira, biak 18:30ean

Agenda 21 berritzeko prozesuan bi fase daude: iaz egin zena (diagnosia) eta aurten egin behar dena, Tokiko Ekintza Plana izenekoa. Hori burutzeko, bi tailer antolatu dituzte, bat Lesakan eta bertzea Beran, parte hartu nahi duten herritarrei eta eragileei zuzenduak.

Lehenbiziko tailerra astelehen honetan, martxoak 15, 18:30ean eginen dute Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bigarrena, berriz, martxoaren 22an, astelehenean 18:30ean eginen dute Berako Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun