Haur, gaztetxo eta gurasoentzako mendi irteera antolatu dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 16:00

Lesakako Udalak eta Beti Gazte elkarteak martxoaren 13an, larunbatean, familia osoak parte-hartzeko moduko mendi irteera antolatu dute.

Hitzordua 09:00etan Lesakako Plaza Zaharrean egina dute eta segurtasun neurri guztiak beteko direla iragarri dute. Hiru ordu inguruko iraupena izanen du eta bakoitzak bere gosaria eraman behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun