Berako Musika Eskolako lau ikasle Andoaingo piano jaialdian saritu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 11a, 14:00

Covid-19a dela medio eta segurtasun neurri guztiak betetzeko, Andoaingo 2021eko piano jaialdiaren edizioa modu ezberdinean antolatu da. Izan ere, parte-hartzaileek bakarlari kategoriara aurkezteko aukera baino ez dute izan

Hona hemen Mari Jose Vergara Iraetaren ikasleek lortutako emaitzak:

A kategoria, bakarlaria, 11 urtera arte

  • Hegoa Irazoki, bederatzi urte, zilarrezko domina.

B kategoria, bakarlaria, 14 urtera arte:

  • Loiara Sansinena, 11 urte, brontzezko domina.
  • Luka Newell, 11 urte, urrezko domina.
  • Jimmy O¨leary, 11 urte, urrezko domina eta ohorezko aipamena.

Bertzalde, Berako Udal Musika Eskolako ikasle den Ainhoa Elgorriagak urrezko domina eta ohorezko aipamena lortu ditu C kategorian. Gaztea, irungo Kontserbatorioko gradu profesionalean pianoa ikasten ari da.

Zorionak guztiei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun