Lanak bukatu bitartean Kaxernako skate-parkerako sarrera debekatu du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 10a, 07:00

Udala itxitako eremuan «gertatu daitezkeen ezbeharren arduradun» eginen ez dela jakinarazi du

Berako gazte batzuk auzolanean Kaxernako gaztetxea zen eraikinaren ondoan skate-parkea eraikitzen adi dira, udalarekin elkarlanean.

Udalak jakinarazi duenez «lanak bukatu artean bertan ibiltzea, eta eremu horretara sartzea debekatua» egonen da. Izan ere, «arrisku egoerak sortu» daitezke eta «norbaitek min hartu dezake». Gainera, «Kaxernako eraikina botatzeko asmoa» ere baduela adierazi du. 

Gazteek auzolanean eraikia

Urte anitzetako lanaren emaitza da Kaxernan eraikitako skate-parkea. Iñigo Blas beratarrak bideo batean bildu ditu hainbat auzolan egun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun