‘Auskalo zeinek jarriak’ bertso-bazkaria antolatu dute apirilaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 11a, 18:00

Eñaut eta Unai Agirre ariko dira lehengo eta oraingo bertsoak kantari.

Bortzirietako Bertso Eskolak antolatuta Eñaut eta Unai Agirre anaiak ariko dira kantari Linddurrenborda sagardotegian

‘Auskalo zeinek jarriak’ bertso emanaldia eskainiko dute apirilaren 17an Lesakako Linddurrenborda sagardotegian Eñaut eta Unai Agirre anaiek. Bortzirietako bertso eskolak Lesakako udalaren laguntzaz antolatu du emanaldia. 14:00etan bazkaria izanen da Linddurrenbordan.

Txartelen salmenta (32 eurotan) martxoaren 27an, larunbatean 18:00etatik 20:00etara eginen dute Eskolttikin. Edukiera mugatua izanen da eta Covid-19 krisiak eragindako uneko arauak beteko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun