Bidasoko Bide Berdearen loturaz solastatzeko bilera izan dute Lesakako udal ordezkariek Iruñean

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 9a, 13:05

Herrigunetik Bide Berderako loturako lanak aurten hasteko asmoa dute Lesakan. Dagoeneko proiektua idazten ari dira.

Martxoan lankidetza hitzarmena sinatzeko asmoa dute

Lesakako herrigunea Bidasoko Bide Berdearekin lotzeko egitasmoa aurten egiten hasteko asmoa dago. Dagoeneko proiektuaren erredakzio lanean ari dira eta gaiaz solastatzeko, Ladis Satrustegi Lesakako alkatea eta Mari Jose Larraioz udal idazkaria Iruñean izan ziren joan den ortzegunean eta Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu ziren.

Hain zuzen, Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako Kontseilariarekin, Pedro Lopez Herri Lanetako eta Azpiegituretako Zuzendari Nagusiarekin eta Berta Miranda Garraio Zuzendari Nagusiarekin bildu ziren. Ladis Satrustegi alkateak aipatu digunez, «poliki-poliki, aitzinera pausuak ematen ari gara guretzat estrategikoa den proiektu garrantzitsu honekin. Martxoan hitzarmena sinatzekotan gara. Hainbat arlo ukitzen dituen proiektua denez, koordinazio lanak egiteko bilera izan zen joan den astekoa».

 

Bizikletako oinarrizko moldaketak egin daitezke Bereaun paratu duten tresnarekin.

 

Bizikletak konpontzeko tresna Bidasoko Bide Berdean

Bertze aldetik, Nafarroako Gobernuak, Eurovelo proiektuaren barnean eta Udalaren laguntzarekin, bizikletak konpontzeko estazioa paratu berri du Bereaun, Lesakako sarrerako zubiaren inguruan. Bizikleta kontzekoa, gurpilak haizatzekoa eta oinarrizko zenbait tresna ditu estazioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun