Andra Mari Abesbatza
Andra Mari Abesbatza 1966an Jose Luis Ansorenaren eskutik sortua da. Errenteriako abesbatzak Euskal Herrian eta Estatuan abesbatza eta koru musikaren esparruan egun duen erreferentzialtasuna irabazteko lan eta ibilbide luze egin du. Izan ere, errepertorio zabala du eta koru musika guztiak jorratzen ditu, operak zein zarzuelak barne. Bere berezitasuna euskal musika da eta horretan nabarmentzen da.
Hainbat sari irabazi ditu jaialdi zein lehiaketetan eta Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Coruñan eta Tenerifen abestu izan du, bertzeak bertze.