Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, zenbait hitzordu izan dituzte asteburuan Arantzan. Hasteko, larunbatean, eskolako gimnasioan bildu ziren herritarren aitzinean Zuretzat izeneko liburua aurkeztu zuen Mentxu Peña herritarrak. Igandean, berriz, goizean hainbat adinetako emakume elkartu ziren mendi buelta egiteko. Plazatik abiatu eta Emakumeen Memoriaren Baratzean bukatu zuten itzulia. Han Maddi Larralde eta Jaione Maziziorren musika lagun Zuei kanta kantatu zuten. Arratsaldean, berriz, Cholitas dokumentala ikusteko aukera izan zen eskolako gimnasioan.
Gaur, berriz, Emakumeen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea eginen dute 12:00etan plazan.