Taldea Mercedes Castañok (zuzendaria), Jon Mayak (koreografia), Idoia Oteizak eta Itziar Etxegiak (musika) eta Txori Garciak eta Ion Barbarinek (dantza) osatzen dute. Emanaldia hiru pasartetan banatutako bidaia intimo bat da. Lehenbiziko pasartean, sentsualitatea, feminitatea eta armonia esploratzen dira. Bigarrenean, dualtasuna agertzen da: onarpena, kontraesanak eta gatazkak. Eta hirugarrenean, pasio ilunenetan, tragikotasunaren umorean eta ezaugarri groteskoen samurtasunean murgiltzen da.