Zakur batzuek aziendei eraso egin dietela salatu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 5a, 15:30

Zakur batzuek aziendei eginiko erasoen aurrean Lesakako Udalak arduraz jokatzeko eskatu die zakurren jabeei

Udalak adierazi duenez «gutxiengo bat dira arduragabe jokatzen duten zakurren jabeak». Baina, zoritxarrez, jabe horien «jarreraren ondorioak hagitz gogorrak dira abeltzainentzat eta ez dira diruarekin konpontzen». Bertzela ere «erreza ez den ofizio batean» horrelako erasoak gertatzea «hagitz gogorra» dela gaineratu du, eta eraso horien «beldur bizi behar izaten dute abeltzainek». Hortaz, Lesakako Udalak «errespetua eta elkartasuna eskatu dizkie zakurren jabeei, horrelakorik berriz gerta ez dadin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun