Ainara Ortega Barrenetxea hernaniarrak laster plazaratuko du bere bigarren diskoa: Onin. Diskoa nolakoa den aitzintzeko bideoklipa paratu du ikusgai bere YouTube-ko kanalean eta ainaraortega.com webgunean.
Ortegak jakitera eman duenez, diskoa bere webgunean bertan erosi ahal izanen da, euskarri fisikoan zein deskargatzeko. Eta bere webgunetik aparte, Lesakako eta Hernaniko hainbat tokitan salgai egonen dela iragarri du.