Etxalarko Mendi Itzulia alde batera uztea erabaki du Altxata elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 15a, 07:00

Etxalarko mendiez gozatzera etortzen diren 500 bat lagunei eta antolakuntzan eta boluntario lanetan aritzen diren bertze 200 bat lagunei ziurtatu nahi izan diete, datorren urtean mendi itzulia antolatzeko ahalegin guztiak eginen dituztela

Osasun larrialdi egoera dela eta, 2021erako aurreikusita zegoen Etxalarko Mendi Itzulia alde batera uztea erabaki du Altxata kultura eta kirol elkarteak. Egoera hobetzen ari dela badirudi ere, ezinezkoa da mendi itzulia bere horretan, ezagutzen den moduan, segurtasunez antolatzea. Hala ere, eskerrak eman nahi dizkiete urte hauek guztietan mendi itzulia aitzinera ateratzen lagundu duten boluntario, laguntzaile, hornitzaile, saltoki eta mendizaleei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun