Beti Gazte elkarteak martxoaren 6an eginen du batzar orokorra Harriondoan

Joan den urtean Beti Gaztek antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketan, Jone Otxoteko Lesakako argazkilari onenaren saria jasotzen elkartearen egoitzan.

Larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean bilduko dira Kultur Etxean

Lesakako Beti Gazte elkarteak martxoaren 6an, larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean eginen du urteko batzar nagusia Harriondoa Kultur Etxean. Covid-19a dela eta, une oro errespetatu beharko dira eskatutako neurriak (musukoa, segurtasun distantzia, gel hidroalkoholikoa…).

Gai-ordenari dagokionez, joan den urteko batzarreko akta irakurriz eta, bidezko bada, onartuz hasiko dute bilera. Ondotik, joan den urteko ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dituzte; gero, 2021erako aurreikusitako ekitaldiak eta aurrekontua landuko dute, kuotak eguneratzea, informazioa eta zuzendaritza batzordearen berritzea, eskari-galderen txandarekin bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun