Amico Teatro eta Acrónica Produccionesek larunbatean Tránsitos emanaldia eskainiko du Berako Kultur Etxean. Mercedes Castañok (zuzendaria), Jon Mayak (koreografia), Idoia Oteizak eta Itziar Etxegiak (musika) eta Txori Garciak eta Ion Barbarinek (dantza) osatzen dute taldea.
Sinopsia
Transitos identitatearen bilaketarako bidaia intimoa da. Argian sentsualitatea, fusioa, feminitatea eta harmonia esploratzen ditu. Itzalean, konprometitzen gaituen dualtasuna, kontraesanak eta gatazkak, batzuetan basatiak. Argi-ilun horren gainean dago obraren egitura onirikoa. Hauskortasuna, antzinakoa eta magikoa sorkuntza dramatiko horretan bat egiten dute.