Joan den ortziralean Lesakako Harriondoa kultur etxean, Zaindu dezagun gure osasun etxea izenburuko solasaldia izan zen. Bertan, osasungintzako profesionalek parte hartu zuten, tartean, Gabriel Txoperena mediku lesakarrak.
Lehen mailako arreta zerbitzua hizpide izan zuten, landa eremuan dituen arazo eta hutsuneak batetik, eta bertzetik, covid-19aren eraginez sortutako egoera eta arazo berriak: telemedikuntza, arreta ez presentziala...
Hitzaldian aipaturikoak abiapuntu hartu ditugu Gabriel Txoperenarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.