Berako Udalak herritarrei suteak eragindako kalteen berri emateko deia egin die

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 2a, 08:00

Udalak jakitera eman duenez, oraingoz «datuak biltzearen helburua informazioa biltzea izanen da».

Berako Udala, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, «otsailaren 20an eta 21ean izandako sute larriak ondasun publikoetan eta pribatuetan eragindako kalteak» zenbatzen ari da.

Horretarako, «kalteak jasan dituzten lursailen, zuhaiztien, azienden, eraikinen edo bertzelako ondasunen jabeei dei egin die hurrengo zazpi egunetan udalari adierazpen bat» aurkez diezaioten. Adierazpenak martxoaren 8ra arte jasoko dira Herriko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun