Herri Kirol Jokoetan hasi dira Igantziko taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 1a, 17:00
Igantziko herri kirol taldeko neska-mutikoak eta entrenatzaileak, igandean Antsoainen, Nafarroako Herri Kirol Jokoen lehen jardunaldian.

Igandean Antsoainen jokatutako lehen jardunaldian garaile izan ziren haur haur eta bigarren kimu mailan

Otsailaren 28an Nafarroako Herri Kirol Jokoak hasi dira Antsoainen. Igantzitik  hiru talde aurkeztu dira, kategoria eta froga  desberdinetan, Angel Urtxegi, Lander Sein eta Iñaki Porturen gidaritzapean, eskualdeko partehartzaile bakarrak dira. Berriozar, Antsoain eta Txantrea dituzte arerio.

Otsailaren 28ko lehen jardunaldian, Kimuak kategoriko Igantziko taldea bigarren izan da, eta Haurrak kategoriakoa, berriz, garaile. Kadeteak martxoaren 7ko jardunaldian hastekoak dira. 

Herri kirol Joko hauek martxoaren 28ra arte jokatuko dituzte, guztira lau jardunaldi eta finala jokatuz. Jardunaldi guztiak leku eta ordu berean jokatuko dira, Antsoainen, 11:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun