M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

Emakumeen eguna umorez ospatuko dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 3a, 07:00

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta hau ospatzeko larunbatean ikuskizuna antolatu dute.

Martxoaren 6an, larunbatean, ospatuko da Emakumearen Nazioarteko Eguna Etxalarren. 11:30ean frontoian elkartu eta musikaz giroturik, distantziak mantenduz, kultur etxera hurbilduko dira 12:00etarako, Pantxika Lamurren antzerkia ikusteko. Edukiera arauak bete ahal izateko, antzerkia ikusi nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute. Bi modu daude horretarako: kultur etxe azpian dagoen panelean norbere izena zerrendara gehituz, edo 625 98 60 13 telefonora deitu edo mezu bat bidaliz. Egunean bertan, lekua izanez gero, izena emana ez dutenek ere, sartzeko aukera izanen dute. Antzerkia akabatzerakoan berriz ere musikarekin plazara itzuliko dira agerraldia egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun