Lesakako Udalak joan den asteburuan izandako suteak eragindako kalteak zein diren jakin nahi du «ahalik eta zehatzen». Horretarako, bando bidezko deia egin die kalterik izan duten herritarrei: «zure larrean, zerrakuran, bordan, arboladian, ganaduan... kalterik eragin badu, ahalik eta agudoen Herriko Etxean hori adieraztea eskertuko genizuke».