Lesaka ezagutzeko, herrira bertaratu da Hamaika telebista eta hainbat herritar elkarrizketatu ditu. Lehenbizi, Maddi Ane Txoperena kazetari eta idazlearekin bildu dira, bertzeak bertze, bere Ene baitan bizi da lehenbiziko eleberriaz solastatzeko. Ondotik, Martxel Rodrigezen eskutik, bertako dantza ezagutu dute, eta Zubigainekoa egiten den tokian Irantzu Pastor argazkilariarekin eta Ladis Satrustegi alkatearekin bildu dira. Herria ez ezik, mendiak ere bildu nahi izan dituzte eta bertan Hasier Irazoki eztigilea eta Agoitz Altzugarai artzaina ezagutu dituzte. Ikusi saioa osorik hemen.